domingo, 21 de febrero de 2010

Trafikoa irietan

Trafikoa hirietan gogaikarria da, arazoa gero eta handiagoa da, kotxe ugari eta errepide gutxi eta estuak dira. Zer gertatzen da errepideak planifikatzen dutenekin? Hobeto egin behar dituzte.

Bilbo adibide ona da, bai errepide handi bat dauka, baina beste guztiak txikiak eta oso estuak dira, aparkatzeko saila da eta lekua aurkitzeko gehiago, nola aurkitu lekurik, batzuetan primeran aurkitzen dozu baina bestela egon ahal zara orduak eta orduak aparkalekurik aurkitzeko.

Hainbat tema zehaztu ahal ditugu:

Lehenengo lez, kutsadura, oso txarra inguruarentzako baita guretzako ere; uste dot ahalegina egin behar dugula gutxiago kutsatzen gure bizitzako kalitatea hobetzeko, horretarako hainbat gauza praktikan jarri ahal ditugu; garraio publikoa erabili: hau proposamen ona da, adibidez autobusak edo trenak erabiltzen gehiago aprobetzatzen da jende mordoa eramaten dutelako eta batzietan merkeadoak direzelako. Askotan telebistan agertu da nola batzuetan beharrezkoa ez denean hartzen dugula kotxea adibidez ogia erostera joateko bizitza erosogoa egiteko, eta hori txarto dago gehiago kutsatzen duelako eta berak gero eta gehiago gastatzen duelako.

Bigarren lez, produzitzen duten zarata, osasunerako ez da batere ona, buruko mina, estresa eta hainbat gauza sortu ditzakegu.
Trafikoa hirietan kaos bat da, jende multzoaz aparte garraioa ugaria da,horrela hainbat arazo sortzen dira, auto-ilarak egotea, aparkatzeko lekurik ez egotea...

Mugikor ditxosoa

Erle batek ziztatu izan balio; jaiki zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat-batean? Bai,erle batek ziztatu izan balio bezala ezustean esnatu zen…Zergatik? Bere emaztea koman zegoen bitartean indar asko eman zitzaiolako, koma horretatik irteteko eta aurrera egiteko umeekin.Dena gertatu zen hilabete batzuk arinago, Zehazki sei hilabete arinago.
Iñaki oso langilea zen eta beti okupatuta zegoen,(txikitan bere aita eta ama berdinak ziren, egun guztian lanean, bere umea ikusi barik.Iñaki amonarekin hasi zen eta berarentzako ama baten modukoa izan zen hil zenerarte, hortik aurrera Iñaki bere nortasuna aldatzen joan zen,gero eta gehiago aitaren eta amaren antza hartzen hasi zen, derrigortuta zegoen ikastera eta handia egin zenean zorionez la non bat aurkitu zuen, baina zorion hori zoritxar batean bihurtuko zen ), ez zeukan denbora asko bere familiarentzako baina bere Ermua zen ez zuelako erremediorik jartzen, oso kontzentratuta zegoelako eta bakarrik pentsatzen zuelako lan eta lan egitean. Ez zen konturatzen, baina bere familia faltan botatzen zuten bera. Egun batean emazteak, Mariak, proposatu zion Zoora joateko umeekin eta horrela arratsalde bat denok batera pasatzera(hiru urte pasatu ziren bikiak jaio zirenetik eta gutxitan egon ziren guztiak bilduta egun oso bat, Iñaki lanerako eta bakarrik eta bakarrik lanerako bizi zelako), Iñaki baietz esan zion baina…
Kotxera igo ziren Zoora joateko, Maria pozez beteta zegoen baina segundo batzuetan dena pikutara joan zen, mugikorrak jo zuen, lanetik deitu zioten Iñakiri eta honek lanera joan beharra zuela esan zien Mari aeta umeei. Maria oso haserre zegoen betiko historia zelako, mugikorra hartzen zuen bakoitzean lanera joan beharra zuen eta ezin zuen bere familiarekin geratu .Iñakik ez zuen onartu Mariak esan zuena, berak aurpegira botatzen zion lana asko egiten zuela familia mantentzeko baina emazteak ez zuen nahi hori, gura zuena haiekin denbora gehiago pasatzea zen eta diru gutxiago ekartzen bazuen ez litzaioke inporta, garrantzitsuagoa zen maitasuna…orduan eztabaida batean aritu ziren , horren erruz despistatu egin ziren eta kurba batean errepidetik irten ziren eta istripu bat eduki zuten . Umeak negarrez hasi ziren, Maria lurrean etzanda zegoen begiak ia itxita, hilzorian eta Iñaki autotik irten zen laguntzaren bila.Emaztea Iñakiri hurbiltzeko eskatu zion eta jakin barik, bere azkenengo hitzak izango zirela senarrari maite ziola esan zion.

Iñakik barkamena eskatu zion Mariak gertatutakoarengatik, ez zela berriro gertatuko hitz emanez, eta ondoren lurrera jausi zen konortea galduz istripuaren eraginez, Iñakik ez zekien azkenengo aldia izango zela bere emaztearen alboan.
Koman sartu zen, aldi horretan esperientzia oso misteriotsua igaroko zuen, bizitza guztia markatuko zuena. Koman zegoen bitartean bere emaztea agertu zitzaion (Maria espiritu baten moduan aurkeztu zen, arrazoiak zituen haserretuta egoteko baina ez, lasai zegoen eta iruditzen zen bere senarraz fidatzen zela) amets sakon horretan eta Iñakiren barkamena onartu zuen Iñakik ezin zuen sinetsi nola Maria agertu ahal zitekeen bere ametsetan koma egoeran bazegoen, baina eskertu egin zion Nola edo hala harengana aurkeztea, norbaiten euskarria behar zuelako, erruduna sentitzen zelako.Mariak eskaera bat egin zion: betetzea berarekin ez zuena bete, bere familiarekin( semeekin) denbora gehiago pasatzea eta lan gutxiago egitea. Hau esanda Maria urruntzen hasi zen distira batean desagertu arte. Distira hori kolpetxoak izan zen Iñaki bizitzara bueltatzeko, guztiz aldatuta eta gauzak ondo egiteko prest.


Iñaki komatik esnatu zenean pertsona berri bat sentitzen zen; hantxe zeuden bere bikiak ospitaleko gelan aitari begira eta pentsatzen noiz arte horrela egongo zen( umeak txikiak zirenez ez zekiten oso ondo zer gertatzen zen eta orduan Iñakik beste aukera bat izan zuen zerotik hasteko), segituan semeak besarkada bat eman zioten eta orduan Iñaki Maria oroitu zen, ez zuen berriro ere hanka sartuko.
Medikuak eman zizkion aste pare bat atseden hartzeko.Gero semeekin etzera bueltatu ahal izango zen.
Iñakik lan gehiegi egiteari utzi zion,eta egun guztiak aprobetxatzen zituen bere semeekin egoteko eta haiekin bizitzaz gozatzeko. Asteak pasatu ziren eta hilabeteak eta urteak eta emazteak eskatu ziona bete zuen.
Egun batean hirurak Zoora joan ziren, eta edukitako istripuaren kurban lora sorta bat jarri zioten hortik aurrera urte guztietan egun zehatz batean loreak jartzen zituzten eta honek jartzerakoan Mariaren arima agertzen zen alai eta bere senarraz harro sentitzen.

Nikolas Ormaetxea Orixe

Orexan jaio zen 1888ko abenduaren 6an “Iriarte” baserrian. gurasoek Uitziko “Errekalde” baserrira eraman zuten eta hango familian egin zuen bere haurtzaro eta gaztaroa. “Bi ama ta amarik ez”, esango du tristura handiz Quito’n arrebarrekin-en. Hamazazpi urterekin, 1905ean, Jesuiten Xabierreko ikastetxera joan zen ikastera eta, hemen froga gisa bi urte egin ondoren, Lagundian egingo ditu hamasei urte, 1923an kanporatua izango den arte . Apaizgorako bidea itxi izanak trauma berri bat sortu zion , hau ere , amarik ezaren antzera , eramangaitza gertatuko zaiona .
“Getsemani” poeman zazpi urte beltzen aldia (1916-1923) ekarriko du gogora Jaunaren aurrean : “Zuk eta biok bakar dakigu zazpi urte beltzen berri ” .
Jesuiten Lagundian egindako denboraldian , Jesus-en Bihotzaren Deya eta RIEV aldizkarietan argitaratu zituen artikulu eta poesia batzuk .Hitzaldi-pare bat ere eman zuen Durangoko Euskal Jaietan , 1921ean , euskal neurtitzaz .
Bizitza laikora itzuli ondoren lehen zazpi urteak (1923-1931) Bilbon egin zituen , lehen urteak Euskaltzaindiko bulegoan ,Azkueren ondoan, eta 1928. urtetik aurrera ,berriz ,Euzkadi egunkarian, horko euskal orriaren zuzendari gisa .Hiru liburu argitaratzen ditu bitarte honetan :bi itzulpen-lan , Tormes-ko itsu-mutila (1929) –hau bizkaieraz- eta Mireio (1930), eta Santa Kruz Apaiza (1929).
Errepublika-garaian ,euskal pizkundearen gailurrean ,Euskal Herriak bere poema nazionala behar zuela eta ,“Euskaltzaleak ” elkartekoen enkarguz Euskaldunak poema epikoa ontzera bere sorterrira erretiratu zen .Geroago , 1950ean , argitaratuko bada ere , jada gerratea hasi aurretik bukatua zuen eta jatorrizko testu osoaren entrega egina .Zehaztapen hau egin beharrekoa da idazlan hau bere testuinguru historikoan kokatua izan dadila . Beste poesi liburu txiki bat ere argitaratu zuen , Barne-Muinetan (1934) izenekoa (mistikoa) .


San Kristobaleko kartzelan sei hilabete egin eta gero , hurrengo urtean, 50 urterekin, erbesterako bidea hartu beharra aurkitu zen eta bertan emango ditu hamasei urte luzeak (1938-1954), nekagarriak eta penagarriak , baina baita emankor eta umatuenak ere euskal letrentzat . Epealdi honetan egindako lanetan , entzunena Urte Guziko meza-bezperak (1950) izango da , hau ere enkarguz egina Ipar Euskal Herrian , ordainduak izan zirela esan nahi du . Ez da ahaztu behar Orixe izan dela euskal letrek izan duten lehen liberatu profesionala , euskarengatik dena eman zuena .Guatemalari agur esaterakoan idatzia utzi zuen honako hau Euzko-Gogoa-n : “Nere emaztegairik kutunena euskera izan da , eta oni atsegin egitearren nere burua arloteago ikustea ederretsi dut ” .
Amerikako lau urteak (1950-54) benetan oparo bezain jasoak gertatu ziren itzulpen-lanetan zein sorkuntzazkoetan . El Salvadorreko Zaragozan landutakoak dira Euzko-Gogoa aldizkarian argitaratutako artikulu jakingarriak gehienbat filosofiaren eta estetikaren gainean egindakoak eta Quito’n arrebarekin saioa osatzen duten atalak , eta ,orobat , Gernika aldizkarian euskara batuaren eta Euskaltzaindiaren gainean gaztelaniaz argitaratutako artikulu polemikoak. Agustin Gurenaren Aitorkizunak ere ,nahiz hau 1956an argitaratuko den , Amerikatik etxera etortzerakoan bukatua zeukan .
Beti eri kronikoa izan zena , osasunez makalduta bueltatu zen 1954ean , baina lanerako gogoz . Jainkoaren bila ,azken epealdi honetako bere idazlanik aipagarriena ,zutik baino gehiago ohean egonez , burutu zuen .Bueltatzerakoan , gainera ,berak uste ez bezalako euskal mundu batekin aurkitu zen .Ordurako gerrate-osteko euskaltzaleen belaunaldi berri bat sortua zen eta Euskal Herrian Europako aire berriak sartzen eta euskara batuaren inguruan lehen urratsak ematen hasiak zeuden .Aldaketa handi horiek zirela bide ,Orixe erbestean bezala sentitu zen bere etxean , egoera berrira moldatzeko zailtasunez kargatuta .Horregatik ,Orixe idazlearen irudi mitikoa erortzen hasia zegoen heriotzak 1961ean eraman baino lehen .
Baina Orixe mitifikatua eta desmitifikatua bizi da ,bere “Euskaldunak” poema entzutetsua bezain polemikoa argitaratu eta handik 50 urtera ere “Eta bizi ez bada ,bizi beharko luke ” ,utzi digun obra handia ,anitza eta aberatsa baita .Esana izan den bezala , haren lanek beharbada ez du parekorik bere garaikideen artean .

jueves, 4 de febrero de 2010

Hasiera


kaixo hemen nago nire lehenengo bloga egiten . Gure badozue sartu


espero dot zuen gustokoa izatea!!!!