Erle batek ziztatu izan balio; jaiki zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat-batean? Bai,erle batek ziztatu izan balio bezala ezustean esnatu zen…Zergatik? Bere emaztea koman zegoen bitartean indar asko eman zitzaiolako, koma horretatik irteteko eta aurrera egiteko umeekin.Dena gertatu zen hilabete batzuk arinago, Zehazki sei hilabete arinago.
Iñaki oso langilea zen eta beti okupatuta zegoen,(txikitan bere aita eta ama berdinak ziren, egun guztian lanean, bere umea ikusi barik.Iñaki amonarekin hasi zen eta berarentzako ama baten modukoa izan zen hil zenerarte, hortik aurrera Iñaki bere nortasuna aldatzen joan zen,gero eta gehiago aitaren eta amaren antza hartzen hasi zen, derrigortuta zegoen ikastera eta handia egin zenean zorionez la non bat aurkitu zuen, baina zorion hori zoritxar batean bihurtuko zen ), ez zeukan denbora asko bere familiarentzako baina bere Ermua zen ez zuelako erremediorik jartzen, oso kontzentratuta zegoelako eta bakarrik pentsatzen zuelako lan eta lan egitean. Ez zen konturatzen, baina bere familia faltan botatzen zuten bera. Egun batean emazteak, Mariak, proposatu zion Zoora joateko umeekin eta horrela arratsalde bat denok batera pasatzera(hiru urte pasatu ziren bikiak jaio zirenetik eta gutxitan egon ziren guztiak bilduta egun oso bat, Iñaki lanerako eta bakarrik eta bakarrik lanerako bizi zelako), Iñaki baietz esan zion baina…
Kotxera igo ziren Zoora joateko, Maria pozez beteta zegoen baina segundo batzuetan dena pikutara joan zen, mugikorrak jo zuen, lanetik deitu zioten Iñakiri eta honek lanera joan beharra zuela esan zien Mari aeta umeei. Maria oso haserre zegoen betiko historia zelako, mugikorra hartzen zuen bakoitzean lanera joan beharra zuen eta ezin zuen bere familiarekin geratu .Iñakik ez zuen onartu Mariak esan zuena, berak aurpegira botatzen zion lana asko egiten zuela familia mantentzeko baina emazteak ez zuen nahi hori, gura zuena haiekin denbora gehiago pasatzea zen eta diru gutxiago ekartzen bazuen ez litzaioke inporta, garrantzitsuagoa zen maitasuna…orduan eztabaida batean aritu ziren , horren erruz despistatu egin ziren eta kurba batean errepidetik irten ziren eta istripu bat eduki zuten . Umeak negarrez hasi ziren, Maria lurrean etzanda zegoen begiak ia itxita, hilzorian eta Iñaki autotik irten zen laguntzaren bila.Emaztea Iñakiri hurbiltzeko eskatu zion eta jakin barik, bere azkenengo hitzak izango zirela senarrari maite ziola esan zion.
Iñakik barkamena eskatu zion Mariak gertatutakoarengatik, ez zela berriro gertatuko hitz emanez, eta ondoren lurrera jausi zen konortea galduz istripuaren eraginez, Iñakik ez zekien azkenengo aldia izango zela bere emaztearen alboan.
Koman sartu zen, aldi horretan esperientzia oso misteriotsua igaroko zuen, bizitza guztia markatuko zuena. Koman zegoen bitartean bere emaztea agertu zitzaion (Maria espiritu baten moduan aurkeztu zen, arrazoiak zituen haserretuta egoteko baina ez, lasai zegoen eta iruditzen zen bere senarraz fidatzen zela) amets sakon horretan eta Iñakiren barkamena onartu zuen Iñakik ezin zuen sinetsi nola Maria agertu ahal zitekeen bere ametsetan koma egoeran bazegoen, baina eskertu egin zion Nola edo hala harengana aurkeztea, norbaiten euskarria behar zuelako, erruduna sentitzen zelako.Mariak eskaera bat egin zion: betetzea berarekin ez zuena bete, bere familiarekin( semeekin) denbora gehiago pasatzea eta lan gutxiago egitea. Hau esanda Maria urruntzen hasi zen distira batean desagertu arte. Distira hori kolpetxoak izan zen Iñaki bizitzara bueltatzeko, guztiz aldatuta eta gauzak ondo egiteko prest.
Iñaki komatik esnatu zenean pertsona berri bat sentitzen zen; hantxe zeuden bere bikiak ospitaleko gelan aitari begira eta pentsatzen noiz arte horrela egongo zen( umeak txikiak zirenez ez zekiten oso ondo zer gertatzen zen eta orduan Iñakik beste aukera bat izan zuen zerotik hasteko), segituan semeak besarkada bat eman zioten eta orduan Iñaki Maria oroitu zen, ez zuen berriro ere hanka sartuko.
Medikuak eman zizkion aste pare bat atseden hartzeko.Gero semeekin etzera bueltatu ahal izango zen.
Iñakik lan gehiegi egiteari utzi zion,eta egun guztiak aprobetxatzen zituen bere semeekin egoteko eta haiekin bizitzaz gozatzeko. Asteak pasatu ziren eta hilabeteak eta urteak eta emazteak eskatu ziona bete zuen.
Egun batean hirurak Zoora joan ziren, eta edukitako istripuaren kurban lora sorta bat jarri zioten hortik aurrera urte guztietan egun zehatz batean loreak jartzen zituzten eta honek jartzerakoan Mariaren arima agertzen zen alai eta bere senarraz harro sentitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario